Internet aroan hedabideek jarraitu beharreko bideaz gogoeta
Norantz jo behar duten hedabideek etorkizunean, zer toki izango duten, noiz gertatuko den komunikabide enpresen behin betiko eredu aldaketa, zergatik gertatuko den, aldaketari nola egingo dioten aurre hedabideek...
Eztabaidari eustea "derrigorrezkoa" dela dio Lorena Lopez de Lacalle Arabako Euskara eta Kultura diputatuak. Alde batetik, Internet alor guztietan nagusitzen ari den garaian, hedabideek duten zeregina eztabaidatzeko beharra dagoela azpimarratu du. "Hedabideen alorrean hizkuntza garatu ahal izateko estrategiak egitea ere oso garrantzitsua da".
Etorkizunean gerta daitekeena aurreratzea zaila dela uste du Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak: "Orain arteko hedabideen eredua erortzen ari zaigu; hedabideen negozioa bukatzen ari da, eta aztertu behar da geldituko den testuinguru berria".